XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ONOREZKO ESTROPADA.1910 urte ezkeroztik oiturea zan Donostiko estropadetan onorezko estropada jokatu bear eben talde biak, euren treiñeruak aldatuta jokatzea.
Alaxe egin zan urte onetan be.
Ondarrutarrak ba euken bildurra, euren
Eta treiñeruak aldatuta be,
Ara denporak:
1.-
2.-
Beraz
Estropada aurreko giroa egunero igarten gendun gure errian, estropadalarien saiaketak ikusi, euren inguruko bizimodu berezia oartuten gendulako.
Eta ondorengoa be, oraindik erdi-ume nitzala bizi neban.
Gogoan daukat Donostia'n, estropada egunean, ango
Gogoan daukat, baita, ain zuzen alkatea bizi zan etxearen bigarrenean jaio ta bizi nitzalako, erri guztia zelan batu eta alkartu zan bertan, etxe aurrean, erramulariekaz batera goraka, txaloka eta kantari, eta alkateak
Gaiñerakoena, ingurukoen egoera, zer-pentsa eta zer-esan, era bateko nai besteko ospakizun eta abar, bertsolariak kantuz esan eta gerorako be gogoratzeko egin zituen bertsoetatik atarako dauz irakurleak.
Izan be bertsoaldi orreik, gertaeraren kronika egitsu, samur eta pozkarriak diralako, nai eta tartetan eztentxoa luzatu, komeni jakonak aidean artzeko eran.
Ba daukat buruan orduko beste gogoeta bat.
Donostiako estropadak, an bertan guk ikusi eta ezagutu gendun itxas-otsoen larritasun eta kezkatik gain, errian geratu ziran atso-agura, etxekoandra, gaixo eta abarren ordu larriak be gogoratzen dauskuez.
Onelako larrialdietan Ondarroa'k ba dauka bere eskutuak agertu, eskintzak egin, naigabeak urtu eta negarrak eta malkoak ixuriteko tokia: Antigua.
Eta egun aretan be, lapikoak eta jatekoak eta etxeko goraberak gerorako itxita, andra asko Antiguara joan ziran, erriko zaindarieren eleiza betien bete egiteko aiña.
Antxe egon ziran, kanta eta erreza, estropada ordua eldu arte, nai eta batzutan andik itxas aurrera urten eta zazpikiak baiño estu eta kiriotsuago Donosti aurreko itxasora begira, eguraldiaren aldatze, aize edo itxas-erasorik agertzen ete zan edo ez oartu nairik, toki baten nasai egon eziñik.
Estropada ordua zala pentsatu ebenean, eleizatik iñok zirkiñik egin barik, etenbako errezu luzeak egiten asi ziran, oituraz illeta eta beste gertaeretan errezatzaille ekiten eutsen batzuk be ba egozolako bertan.
Ogetak minutu orrela igarota, estropada denpora amaitu zala ta larritasunez eutsi eziñez egozala, andre andi batek, Ama Birgiña etxeko ebalako iñoiz gaizki esan be egiten eutsan batek, danen gaiñetik deadar larri bat egin eban: